“ESKURATZE UNIBERTSALA ETA GIZA-ESKUBIDEAK”
Abenduaren 1ean Nazioarteko Hiesaren Eguna ospatzera goaz, non pandemia honen eraginez ukituriko pertsonak, gure artean daudenak eta ez daudenak oroitzen ditugun, gaur egungo egoerari buruzko oharrarazpena egitearekin batera.
Mundu osoan GIB eta Hiesarekin bizi diren pertsonak 33 milioi dira, hauetako erdia baino gehiago 15 eta 49 urte bitarteko emakumeak direlarik. Kopuru hauek andemiaren feminizazioaren adierazgarri zuzenak dira, emakumeak arreta bereziagoa behar duelarik. Kutsapen berrien %45a, 15 eta 24 urte bitarteko gazteei eragiten diela ere aipagarria da.
Era berean, garrantzizkoa da gertakari hau ez dela garapenerako bidean dauden herrialdetan soilik gertatzen aipatzea.
GIBaren kutsapenari buruzko datuen arabera, 2008. urtean gure lurraldean aurreko urtearekin alderatuz infekzio kopurua igo egin da (173 izatetik, 199 infekzio berri izatera). Erakunde dierazlearen aburuz, Gasteizko Txagorritxuko Ospitalak, kutsapen berrien zenbatekoa bikoiztu egin du, (19 izatetik, 38 izatera), transmizio bide nagusia sexuala delarik. Modu berean, deigarria da 2007an GIB eta Hiesaren antzematearen kasuak %30 baino gehiagotan bat zetorren bitartean, 2008an berriz, %20,6ra murriztu dela. Datu hauen guztien arabera, osasunaren alde lan egiten jarraitu beharra gogorarazten digu, hala nola, prebenitzeko programa iristerrazen bitartez gizartearen artean, GIBaren froga egiteari esker, gure egoera serologikoa ezagutzera bultzatzea.
Tratamenduei dagokienez, etorkizun itxaropentsua markatzen duten aurrerapenen aurrean aurkitzen garen arren, hauek hainbat pertsonentzako eskuraezinak izaten jarraitzen dute, gaixotasunaren garapenak eragindako narriadura fisiko garrantzitsua dela, edota gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonek baldintza berdintsaunerako sarbidetik aldentzen dituztela dela.
Eskuratze Unibertsala eta Giza-Eskubideak dioen leloa aukeratu du ONUSIDAk aurten. Giza eskubideak babesteko eta GIBarekin lotutako prebentzio, laguntza, tratamendu eta babesaren eskuratze unibertsalaren lorpenaren premietan oinarritzen da. Izan ere, gaur egun GIB eta Hiesa pairatzen duten pertsonen oinarrizko eskubideak behin eta berriro urratuak izaten jarraitzen dute, non, maiz, oinarrizko giza eskubideetan sartzeko aukera ez den betetzen, esaterako, zerbitzu-sozialak, osasunekoak, hezkuntzakoak, lanekoak, partehartzekoak zein aisialdikoak, GIBarekin bizi izanagatik. Izatez, gizarteak egokitzat hartzen ez dituen portaerekin lotzen den eta normalki ezarritakotik at geratzen den patologia izaten jarraitzen baitu honek.
Azken arrazoi honengatik, hain zuzen, premiazkoa da prebentziorako politikak eta gizabanako bakoitzaren
ezberdintasunak kontuan hartuz, burutu beharreko ekintzak aintzat hartzea. Pertsona transexuala zein homosexuala izateak, askatasunik gabe egoteak, drogen menpe bizitzeak nahiz prostituzioan jarduteak;
txirotasunaren atarian egoteak edota emakume izateak, bulnerabilitate maila altuago batetara hurbiltzen
du pertsona, izan ere, egoera honetan dauden pertsonen Eskubideak, hauek bizi duten baldintza sozial edo pertsonalen arabera neurtzen dira, modu honetan, diskriminazioa ikoiztuaraziz.
GIB eta Hiesaren esparruan lan egiten dugun mugimendu herritarra osatzen dugun erakundeetatik, emakumezko eta gizonezko bakoitzak, kolektiboek, hedabideek eta ardura politikoa duten pertsonek, gizarteak behar duen aldaketei ekin behar diogu. Sektore hauetariko bakoitzetatik bultzatutako ekintzek, elkar berrelikatu eta aberastu daitezke, ulermena, ezberdinatsunen arteko begirunea eta inplikazio eta konpromiso maila altuagoa garatuz.
Era berean, ardura politikoa duten pertsonak Eskubide sozialak bermatuko dituzten ekintzak eta ekimenak sustatzearen arduraduntzat hartzen ditugu, GIB eta Hiesaren esparruan egunez egun lan egin eta ondorioz, errealitatea zuzenki ezagutzen dugun entitateekin elkarlanean aritzen garenokin batera elkarlanean.
Hirugarren alorreko erakunde bezala, inklusiboa eta koesionatua den gizartea funtsezkotzat jotzen dugu, non kontzientzia-hartzea ahalbideratuko den, eta denon artean pebentziorako, osasun eta gizarteko, hezkuntzako, laneko eta legezko baliabideetarako sarbidera iristeko, eta honekin batera, GIBarekin bizi diren gizabanakoen bizi klaitate eta bizi baldintzen hobekuntza gertagarri egin.
EKITALDIAK
Azaroak 27, ostirala
“ GAUA BOROBILA IZATEKO, ESKA EZAZU BARRAN” KANPAINA
Gazte giroko hainbat tabernetan preserbatiboak eta eskuko egutegiak banatuko dira.
Abenduak 1, asteartea
11:00etan. Mahai informatiboa: Unibertsitateko Kanpusean,
Material informatiboa eta prebentziorako banaketa Las Nieves-ko eraikinean 11:00etatik 14:00etara
12:00etan Langraitz espetxeko emakume preso taldearen Magisteritzako Fakultatera bisita eta Gasteizko
Unibertsitateko Kanpusean bazkaria.
16:00etan Arabako Hiesaren Aurkako Batzordearen ordezkaritza eta Langraitzeko espetxeko gizon presoen
taldearen Harrera Ofiziala Eusko Legebiltzarrean .
Abenduak 2, asteazkena
10:00tan Langraitz Espetxeko emakume preso taldearen Arabako Errioxara bisita/txangoa eta bazkaria.
Abenduak 3, osteguna
Montehermoso Kultur Etxeak Arabako Hiesaren Aurkako Batzorearekin batera antolatuta:
11:30tan Mahai ingurua: “Gaur egungo GIBaren egoera gure inguruan”
20:00tan Montehermosoko Hallean harrera:
· Amaya Arzuagak egindako kamisetaren aurkezpena, Arabako Hiesaren Aurkako Batzordearen
onuran.
· Kontzertua: Carlos MENA.
21:30tan gaueko egitaraua. Montehermoso kafetegian:
· Detritus teatrus: